?
Larramendi Ikastetxea

Larramendi bidea: Maitatu, ulertu, hobetu.
Gauzak egiteko beste modu bat

HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA (3-5 urte)

Maitatzea-inklusioa

Pertsona bakoitza errepikaezinak gara eta bakoitzak bere lekua izango du gure eskolan. Horregatik gure etapan, komunitate guztia inplikatuko gara ikaskuntza ibilbide honetan: maila ezberdineko ikasleak, irakasleak, familiak, boluntarioak… elkarren arteko elkarrizketa eta elkarrekintzetatik ELKAR ikasiz, ikaskuntza dialogikoa bultzatuz, alegia.

3, 4 eta 5 urteko haurrak momentu askotan elkarrekin egongo dira elkarjolas eta elkarlanean, guztiontzat imitazioz ikasteko aukera paregabea. Ikasle helduenak sortzaileak izango dira txikien aurrean eta taldearen aniztasunak sozializatze prozesuan asko lagunduko du, ikasleei rol ezberdinak hartzeko aukerak eskeiniz. Adin ezberdinekin lan egitean gainera, ikasle bakoitzak bere erritmoan gelako dinamikan sartzea ahalbideratzen du, konfiantza eta autoestimua landuz eta lehiakortasunaren gainetik lankidetza sustatuz. Irakasle eta heldu ezberdinak izango dituzte bidelagun prozesu honetan, ikasle guztiak irakasle/heldu guztion laguntza jasoz. Ez baita berdina bi begik edo seik ikusten dutena eta aniztasunari erantzuteko modu eraginkorrena da.

Bestalde, auzoak eta inguruneak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiliko ditugu, eskola eta auzoaren arteko harremana eta elkar trukea oinarritzat hartuz.

Ulertzea-transferentzia

Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu txikiek beraien kabuz ikasi eta jakinminaren nahia sustatzeko. Horrela, iristen zaien informazio guztia ulertu, barneratu eta behar bezala beraien egunerokotasunean eta etorkizunean praktikan jartzeko gai izango dira.

Horretarako, alde batetik, PBL sistema erabiltzen dugu, proiektuetan ikasleek eginiz ikasten baitute, zentzu bat emanez ikasitakoari. Ikasturte bakoitzean ikasleen interes hurbileko 6 proiektu ezberdin lantzen ditugu, ikasleei erabakiak hartzeko, ikertzeko, komunikatzeko, esperimentatzeko, pentsatzeko eta norbera izateko… gaitasuna emango dietenak. Azken finean, maila teorikoan landutakoa eguneroko erronketan duen baliaogarritasunaz jabetzea eta praktikan jartzea.

Bestetik, zirkulazio librea egiten dugu non adin ezberdinetako haurrak, irakasleak, familiak, boluntarioak… espazio berdina elkarbanatzeko aukera izaten dugun. Espazio hauek umeen interes, nahi eta beharrei erantzuteko disenatuak daude eta proiektuen arabera aldakorrak izango dira. Bertan, haur bakoitzak zer eta non egingo duen erabakitzeko iniziatibaz eta autonomiaz jokatzeko aukera izango du.

Adin desberdinen ezaugarriak kontuan hartuz, egunero adinka tartetxoak izango ditugu taldean landutakoa barneratu, sendotu eta bakoitzaren beharrei erantzuteko. Lan indibidualizatu hau ezinbesteko izango da ere ikasle bakoitzaren konpetentziak garatu eta ebaluatzeko momentuan.

Gure ikasleen hizkuntzen irakaskuntza ere ardatz daukagu etapa honetan, euskara izanda gure abiapuntua. Baina jakitun gara gure gaur egungo gizarteak hiztun eleanitzak behar dituela eta horregatik, ingelesak ere bere lekua izango du gure egunerokoan.

Hobetzea-ahalduntzea

HHn helburua ikasle bakoitzari, beti ere bere erritmoa errespetatuz, bere etekin onena ateratzea izango da. Horretarako, irakasle-ekipo batek ikaslea talde handian, talde txikian eta bakarka behatzeko aukera izango du, bakoitza bere osotasunean behatuz eta bakoitzari dagokion lan eta jarraipen indibidualizatua eskainiz.

Garrantzitsua iruditzen zaigu bizitzako alor guztietan bakoitzak arrakasta izatea, dauzkagun indarguneak areagotuz eta ahulguneak landuz. Horretarako, ezinbestekoa da familia- ikastetxearen arteko harremana, beharrezkoa den bakoitzean bilduz, deituz edo komeni den moduan komunikatuz.

Irakurgaiak:

Adin ezberdinak gela berean nahastea

Dialogismoa

Irakasle-ekipoak

Tertulia dialogikoak

Proiektukako ikasketa

Proiektukako ikasketa

Zirkulazio librea