?
Larramendi Ikastetxea

Larramendi bidea: Maitatu, ulertu, hobetu.
Gauzak egiteko beste modu bat

LEHEN MAILAKO HEZKUNTZA (6-11 urte)

Maitatzea-inklusioa

Etapa honetan elkar ekintza eta ezagutza egunerokotasunean bizitzen dugu esanahiak ez baitira banaka eraikitzen, taldean eta dialogikoki baizik. Geletan ikasle eta irakasleaz gain, boluntarioak, familiartekoak, praktiketako ikasleak… daude proiektuari jarraipena emateko. Geletatik at, auzoko beste hainbat erakundeekin ere elkarlanak eta esperientzia trukaketak egiten ditugu hauek gure aberastasun iturria izanik. Hala, ikaskuntza dialogiko batean oinarrituta, ikasle guztientzat kalitatezko hezkuntza lortzeko baldintzak bermatzen ditugu.

Gure arteko binkuluak kurtsoz kurtso eraikitzen goaz eta honetan Lagun txiki - Lagun handi dinamikak asko laguntzen digu. Bertan ziklo desberdinetako ikasleak elkartzen dira ekintza ezberdinak aurrera eramateko. Horrela, txikiek handiekin asko ikasten dute bai edukietan baita harremanetan ere eta era berean handiek txikiekin berain konpetentziak sendotzen dituzte, bi belaunaldiren arteko konplizitatea indartuz.

Denbora asko igarotzen dugu eskolan; hortaz, egoera desberdin asko suertatzen dira gure egunerokoan. Hauek kudeatzeko, mailaz-maila/urtez-urte baliabide desberdinak ikasten eta aplikatzen doaz. Egoera guztiak, modu baketsu batean bideratzea ezinbestekoa da. Horretarako, adostasun txokoa erabiltzen dugu. Hemen, ikasleak modu autonomoan, aldez aurretik ikasi dituzten pausoak eta estrategiak jarraituz, gatazkak elkarrizketen bidez bideratzen saiatzen dira ondokoa ulertuz eta beraien artean enpatizatuz.

Ulertzea-transferentzia

XXI. mendeko erronken eta konpetentzien arteko loturak ematen die zentzua ikaskuntzei. Horregatik, PBL sisteman oinarritzen gara, ziklo bakoitzeko ikasleak, eguneroko egoera, gai eta arazo errealetara hurbiltzen ditugularik, ikaskuntza-egoera esanguratsuak bermatuz.

Ikasleak, eskuratutako ikaskuntzak eta garatutako konpetentziak, bizitzara transferitzeko gai izatea ezinbestekoa da, pertsona autonomoa eta kritikoa izatera iritsiz.

Proiektuetan, irakaslea ikaslearen bidelagun, gidari eta aholkulari izango da, momentu oro ikasleen ezaugarri eta premia indibidual espezifikoei erantzunez.

Irakas-ikaskuntza prozesuan, talde lanak eta lan indibidualak bere lekua dute. Bietan emaitza onak bermatzeko, autonomia eta antolakuntzari garrantzi berezia ematen zaie. Talde lana egiteak pertsona anitzen ahalmenak partekatzea eta elkarren arteko beharra beraiek bizitzea lagunduko du. Era berean, lan indibidualak, taldean landutakoa barneratzeko, sendotzeko eta berea egiteko ezinbestekoa da.

Hobetzea-ahalduntzea

Beste etapetan bezela, bizitzan zehar ikasten jarraitzeko aukera emango dioten trebetasunak garatzen dituzte ikasleek.

Erronkei aurre eginez eskuratzen dira edukiak, prozesu honetan ebaluazio formatiboa ezinbestekoa da. Ikaslea bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista denez, momentu oro jakin behar du zer eta nola ikasten duen. Ikasleekin hetero, auto eta ko-ebaluazioak egiteak, aukera ematen die beraien eta besteen beharrak eta indarguneak identifikatzeko. Honen ondoren, hausnarketa bat burutzen da, oztopoei aurre egiteko eta indarguneak areagotzeko helburuarekin.

Ikaslea bere osotasunean ahalduntzeko, Irakasle-ekipoak etengabe jarraipen indibidualizatu bat egiten du. Talde handian zein txikian eta bakarkako lanean behatzeko aukera izanez.

Haurren hezkuntzaren oinarrizko arduradunak diren familia eta eskolaren arteko harremana berebiziko garrantzia du ikaslearen garapenean. Horregatik, haurraren arlo pertsonala, soziala eta akademikoaren inguruko elkarren arteko komunikazioa etengabekoa da.

Irakurgaiak:

Adin ezberdinak ikasgelan nahastea

Dialogismoa

Dialogismoa

Irakasle-ekipoak

Tertulia dialogikoak

Proiektukako ikasketa

Proiektukako ikasketa

Ebaluazio formatiboa