Bi hamarkada ostean berriro Larramendin
Ekainaren 19an, 1987-1988 ikasturtean OHOko ikasketak bukatu zituzten ikasle haiek, LARRAMENDIra itzuli ziren berraurkitzera.
Elena Alvarez, Daniel Corral y Antonio Gigirey Madrildik, Begoña Brea Valentziatik, Oscar Anabitarte Larrauldik, Idoia Castro (lehena atean) Ormaiztegitik, Mikel Escribano Areso (Nafarroatik) etorri ziren. Igone eta Borja Celarain anai-arrebak, Itziar eta Joserra Duarte bikiak, Jose Manuel González, Oscar Iparraguirre, Diego Gutierrez, Richar Gomez , Marina Gastesi , Amaia Erquicia, Ander Eskibel Igeldotarra, Ramón Dorronsoro, Isabel Cortadi eta Dorleta Gebellik, emozioz beterik bizi izan zuten berrelkartzea.
Jone Picabea (garaiko tutora) eta Iñaki Alzibar (irakaslea) izan ziren ikastetxean zehar bisitan gidari. Gelak, jolastokiak,…ikustea zirraragarria, unkigarria suertatu zen guztientzat. Bi ordu eder haien jarraipena, guztiak elkarrekin afaltzera joatearekin biribildu zen. Elkartutakoen ohorez, gurekin zoritxarrez egon ezin dutenen ohorez, topatu ostean etorri ziren opariak eta hurrengorako zehaztapenak. Mikelek esan bezala, “Eskerrik asko, plazerra izan da”. |