Play and Say
Aurtengoan ere arrakastatsuak diren udalekuez gozatzen ari dira Larramendiko haur eta lehen hezkutzako haurrak. Play & Say Aisialdi elkarteak antolatzen ditu udaleku hauek. Aurtengoan, bi begiraleren gidaritzapean hainbat haur dabiltza behar. Era guztietako jarduerak egiten dituzte gelan nahiz jolaslekuan: margotu, abestu, dantzatu, eskulanak, futbola, sokasaltoa, uztai jolasak... Bi helburu nagusi dituzte udaleku hauek: haurrek ondo pasatzea eta euskara eta ingelesa sustatzea. Ostegunetan irteerak egiten dituzte; hondartzara edo/eta Gurutzeko parkera.Uztailaren bukaeran bi antzezlan eskainiko dituzte gurasoen aurrean: bata euskaraz eta bestea ingelesez.
|