|
Giza Baliabideak dira gure indarra 50 irakasle 2 psikologo 620 ikasle |
Berrogeitahamar irakasle, bi psikologo eta 620 ikaslez osaturiko taldea dugu. Irakaslegoa gaztea eta esperientziaduna da. Beraien ardura nagusienetako bat prestakuntzaren beharra izan da beti ikastaro ugaritan parte hartuz.
Kanpoko zein barruko ekintzetarako kirol arloaren kudetzaile bat dago. Berak zuzentzen ditu ekintza desberdinak, entrenamenduak jokaldiak... Honek bere lana aurrera eramateko laguntzaile gisa lau monitore ditu.
Guraso eta ikasleen elkarteak, Larramendiko kirol elkartea eta eskolako kontseilua aipatzea ere ezinbestekoa da.
Baliabide materialari dagokionez bi eraikuntza ditugu. Batean Haur Hezkuntza (2-6 urte) eta Lehen Hezkuntza (6-12 urte) kokatzen dira. Bigarren eraikuntzan, berriz, DBH eta DBHO daude.
Era berean jolas tokiak eta kirolean aritzeko leku zabalak ditugu estali zein estaligabeak (futbola, saskibaloia, frontoiak...), informatikarako gela, gimnasioa, psikomotrizitaterako ikasgela, liburutegia, ikus-entzuteko bideak, bideotegia, Areto Nagusia, plastikako tailerra, laboratorioa,... Ezinbestekoak ditugu gure eguneroko lanean aritzeko eta eskola komunitate osoaren esku daude.
|