Home Berriak Orokorra Gabon Jaialdia
Gabon Jaialdia

Gabon Jaialdia

 

Familia agurgarriak:

 

Gabonak badatozkigu eta berarekin Larramendi Ikastetxeko Jaialdia ere bai. Hau dela eta, orientabide batzuk luzatzea egoki iruditu zaigu:

 

- Argazki eta irudiak direla eta, lehen ilaretan sortzen diren arazoengatik,  jendea ez pilatzearren, irudi hauek bakoitzak bere lekutik hartzea eskertuko genuke.

 

- Larunbatean, aretora sartzeko aukera HELDUEK (eskertuko genuke famili bakoitzeko bi heldu izatea) bakarrik izango dute, haurrek ezingo dituzte bertako aulkiak erabili. Baldin eta norbait haur txikiren batekin etorriko balitz, umea helduaren magalean eseriko litzateke.

 

- Ezingo dira aulkiak gorde / erreserbatu eta Jaialdira datozenak, Areto Nagusian sartzen doazen heinean hartuko du bakoitzak bere eserlekua. Seminariora eta Areto Nagusira sartzeko ateak 16:40ean irekiko dira.

 

-  Jaialdian parte hartzen duten ikasleak, beren emanaldia amaitu ostean gelara/kamerinora itzuliko dira eta Jaialdiaren amaierara arte han itxarongo dute.

 

Larramenditik, Jaialdi honetara era baikorrean etortzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu eta festan modu alaian parte hartzea animatzen zaituztegu.

 

 

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic