?

Etapak

Helburuak

Haur bakoitzaren erritmora egokituz ikasiz disfrutatu.

Pertsona bakoitzak duen dimentsio ezberdinetan garapen integrala bultzatuz.

Ikasketa prozesuan ezinbestekoak diren sormena eta ikusmina piztea.

Norberak besteekiko izan dezakeen harremana bizitzea.

Metodologia

Estimulazio goiztiar programa:

Gure geletan hainbat ekintza eta esperientzi egiten ditugu, ziklo eta etapa bakoitzean, haurrek ikasteko hainbat bide daudela barneratzeko, haurraren gaitasuna indartzeko eta bere inguruan integrazioa lortzeko.

Gaitasun anitzak:

Ikaslearen gaitasun guztiak landuz, bere gaitasun emozionalaren garapenean indarra jarriz.

Esperimentazio tailerrak:

Haurrak bost zentzumenak lantzeko eta material ezberdinak manipula ditzan, beraien propietateak eta sor dezaketen aldaketak ulertzeko.

Psikomotrizitatea:

Haurren gorputzaren mugimendua garatu, beraien oreka, eta beste haurrekin harremana eta komunikazioa hobetzeko. Helburua maila motorean, ezagutzan eta giza-afektiboan onurak lortzea da.

Eleanitza:

D ereduan ikasiz. Gainera, Ingelerako ekintzak abesti, fitxa eta gaitasun bitsen bidez, osatzen dugu.