tel. 943 21 39 22

Gure zerbitzuak

Abesbatza

Manuel de Larramendiko abesbatza

1985 – 1986 ikasturtean hasi zen bere ibilbidea Manuel de Larramendi ikastetxeko abesbatza. Garai horretan eta gure aurreneko zuzendaria izan zen On Ignacio Altuna jaunak, musikazale eta euskal kulturazale amorratua, ikastetxean abesbatza sortzea proposatu zion garai horretan ere hasi berria zen LMHko musikako irakasleari, Jone Picabea alegia. Bi persona hauen ilusio handiarekin hasi zen prozesua. Hasiera batean LMHko I eta II zikloko ikasleek osatu zuten abesbatza; gero progresiboki LMHko III ziklokoak eta beranduago ere DBH eta DBHOko ikasleak sartu ziren. 1985-86 ikasturtean 56 ikasleak hasi baziren, gaurko egunean 6 urtetik – 18 urtera bitartez (LMH, DBH eta DBHO etapako ikasleak, eta Jone Picabea zuzendaria jarraitu izanez, ia 100 abeslarik osatzen dute abesbatza.

1986ko abenduan eta aurreneko aldia izanda ikastetxeko Gabonetako Jaialdian parte hartu zuen abesbatzak…. Eta handik geroztik jaialdi guzti guztietan bere ahotsak entzun dira . Azken urteetan ere kanpoan , emanaldi desberdinak izan ditu abesbatzak:

  • Antiguoko Jakintza Kultur Elkarteko aste musikala . ( Lugaritz Kultur Etxean )
  • Antiguoko Gurutze Gorriko Zaharren Egoitza
  • Seminarioko Apaizen Egoitza
  • Donostiako Lamourous Zaharren Egoitza
  • Donostiako “ La Presentación de María “ ikastetxeko 25 urteurrenaren jaialdian ( 2008 )
  • Pakearen Astea ( Artzai Onaren katedraleko ospakizuna )

Ikastetxeko ekintza bat izanez, prestatzeko emanaldiak egiten diren entsaiu guztiak ikastetxeko ordutegiaren barruan egiten dira. Asko eta asko izan dira ikasitako abestiak eta asko eta asko ere abesbatzan parte hartu izan duten ikasleak. Hauetako batzuek ere Easo Abesbatzan jarraitu / jarraitzen dute abesten, eta abesbatza honek prestatutako emanaldiren batean ere gurekin hasitako bideari jarraipena eman diote.

Benetan hunkigarria izan zen, 2014ko otsailan On Ignacio Altunari abesbatzaren sortzaileari, hil eta gero egin genion omenaldian abesbatzaren emanaldia “Xalbadorren Heriotza” interpretatuz. Hainbeste urteetan zehar hor egon / egoten diren abeslari guztiei, ikastetxearen izenean esker beroenak.