tel. 943 21 39 22
?

Berriak

𝐌𝐚𝐭𝐫𝐢𝐤𝐮𝐥𝐚 𝐞𝐠𝐢𝐭𝐞𝐤𝐨 𝐞𝐩𝐞𝐚 𝐢𝐫𝐞𝐤𝐢𝐭𝐚. 𝐙𝐚𝐭𝐨𝐳 𝐋𝐚𝐫𝐫𝐚𝐦𝐞𝐧𝐝𝐢𝐫𝐚!
 
Noiz: Urtarrilaren 18tik 29ra arte.
Non: Ikastetxeko Idazkaritzan edo on-line.
 
 
 

Gure eskertza Guraso Elkartekoei, Gabon festa hauen ilusio eta bizipoza gure artean zabaltzeagatik.

 

 

 

 

 

 

 

 

2020ko urtearen agur unea iristen ari den honetan, urtero legez, gure eskola barnean Christma lehiaketa bat gauzatu dugu, eta gure ikastetxeko familiei eta ikastetxearekin harreman ezberdinak dituzten erakundeei gure Gabon mezua helerazten diegu irudi honekin.

Gure ikasleentzat ilusio eta harrotasun handia sortzen du lehiaketa honetan parte hartuz eskolako irudia izateak.

 Gure aldetik eskerrak luzatzea dagokigu partaide guztiei egiten duten ahalegina aparta delako, jartzen duten gogoa, originalak izaten eta sormen berezia izateko egiten duten saiakera handia bai da.

 

Aurtengo aukeratuak ondorengo hauek dira:
 

HH 5 : Valentina Buenhombre

 

LMH 1: Lur González

 

LMH 2: Ander Curto

 

LMH 3: Iera Martínez

 

LMH 4: Maddi Vélez

 

LMH 5: Maider Gasalla

 

LMH 6 eta irabazle nagusia: Naroa Crespo

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Atzo DBH 1. mailako ikasleek “Orekatu” bullyingari buruzko mikroantzerkia ikusi zuten. Amaia Ruiz de Galarreta eta Barbara Rivas aktoreek gazteei arazo honi buruz hausnartzea eragin zieten euskarazko 15 minutuko mikroantzerki baten bidez.

 

Horretarako, aktoreak Miren eta Ane pertsonaietan bilakatzen dira. Haien eskola garaian, Miren oso gaizki portatu zen Anerekin eta, nahiz eta urte asko pasa diren, Ane oraindik minduta dago eta erantzun bila dabil. Pertsonaia hauen bitartez, gazte eta ume askok eskoletan bizitzen dituzten eraso fisiko eta hitzezkoari buruz hitz egin zuten eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina erakutsi zuten. Antzerkia ikusi ondoren, ikasgelan bertan tailer bat egin zuten.

 

Tailerrean eskola-jazarpen eta konfinamenduan bizitutakoaz hausnartu zuten, arazoa modu parte-hartzaile eta dibertigarri baten bidez landuz. Eskerrik asko Amaia eta Barbara!

 

Argazkiak

20/21 ikasturteko guraso eta tutoreen arteko bileren datak eta orduak.

Bilerak online izango dira eta Meet-en egingo ditugu, estekak Inikaren bitartez bidaliko dira.

 

Haur eta Lehen Hezkuntza

 

  • Urriaren 5ean (astelehena): LH 4 eta 5 - 18:00etan.

  • Urriaren 6an (asteartea): HH 0, 1 eta 2 - 17:00etan, HH 3, 4 eta 5 - 17:30ean eta LH 6 - 18:00etan.

  • Urriaren 7an (asteazkena): LH 1, 2 eta 3 - 18:00etan.

Hemen ikus dezakezu 20/21 ikasturteko tutoreen zerrenda:

 

Haur Hezkuntza

HH 1: Ainara Bordagarai        abordagarai@mlarramendi.com

HH 2: Nagore Arrea                nagore@mlarramendi.com

HH 3: Maite Frías                    maite@mlarramendi.com

HH 4: Ane Iturriza                   ane@mlarramendi.com

HH 5: Laura Rodríguez           laurarodriguez@mlarramendi.com

 

Lehen Hezkuntza

LH 1: Hegoa Urraca                  hegoa@mlarramendi.com

LH 2: Maitane Allua                  maitane@mlarramendi.com

LH 3: Juanma Uribarrena        juanma@mlarramendi.com

LH 4: Arantxi Murgiondo         arantxim@mlarramendi.com

LH 5: Iñaki Alzibar                     ialzibar@mlarramendi.com

LH 6: Marta Vélez                      marta@mlarramendi.com

 

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

1A: Jon Cortés                    jon@mlarramendi.com

1B: Iñaki Martínez             inakim@mlarramendi.com

2A: Irene Larrañaga          irene@mlarramendi.com

2B: Maddi Sánchez          maddi@mlarramendi.com

3B: Raquel Díaz                 raquel@mlarramendi.com

3D: Olatz Etxebeste           olatz@mlarramendi.com

Dibertsifikazioa 3: Leire Leonet   leire@mlarramendi.com

4B: Lorena Oyarbide         lorena@mlarramendi.com

4D: María Aguirre                maguirre@mlarramendi.com

Dibertsifikazioa 4: Jokin Guilisagasti      jokin@mlarramendi.com

 

Batxilergoa

1A: Usue Zurutuza       usue@mlarramendi.com

1D: Itxaso Sainz           isainz@mlarramendi.com

2A: Iñaki Altuna          ialtuna@mlarramendi.com

2D: Maite Sáenz         maites@mlarramendi.com

Hemen ikus ditzakezu 20/21 Ikasturteko egutegiak:

 

Haur Hezkuntza (0-2 urte)

Haur eta Lehen Hezkuntza

DBH 1 - 2

- DBH 3 - 4 eta Batxilergoa 

 

20/21 IKASTURTEKO LEHEN EGUNAK:

 

0-2 urteko geletan irailaren 1etik 4ra egokitzapen astea izango da.

 

Haur eta Lehen Hezkuntzan irailaren 7, 8 eta 9an klaseak goizez bakarrik izango dira. 

 

DBH 1 eta 2. mailako aurkezpen eguna irailaren 7an izango da, ordu hauetan:

DBH 1 - 10:00etan

DBH 2 - 11:15etan

DBH 3 - 4 eta Batxilergoko aurkezpena irailaren 15ean ordu hauetan izango da.

Batxilergoa - 10:00etan

DBH 3 - 12:00etan

DBH 4 - 12:45tan

 

Oharra (DBH): lehenengo egunean ez da garraiorik izango, egun horretan gutxi gora behera hiru ordu laurden egongo baitira ikastetxean.

 

Ikasturte berri on!

 

Hilabete honetan Idazkaritzako ordutegia aldatzen dugu, gure ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da. Azken lan eguna: uztailak 24.