tel. 943 21 39 22

Berriak

19/20 ikasturteko liburuak

Hemen kontsulta ditzakezu 2019-2020 ikasturteko liburuen zerrenda.

 

Aurten ere, ikastetxeak liburuak online bidez erosteko zerbitzua eskainiko du. 

 

Liburuen eskaera webgune honen bidez egingo da:  http://ikastetxeak.elkar.eus/larramendi

 

Zure eskaera ondorengo pausuak jarraituz egin dezakezu:

 

  1. Ikasturtea aukeratu

  2. Adierazi zein liburu erosi nahi dituzun.

  3. Zure datuak idatzi

  4. Eskaera bukatu

Pauso hauek egin ondoren, liburuen eskaera bukatu ahal izateko, erosketaren zenbateko osoa ordaindu behar duzu. Faktura behar izanez gero, eskatu besterik ez duzu, bestela, ordainagiria emango zaizu.

Internet bidezko eskaera, ondorengo epeetan egiteko aukera izango duzu: 2019/06/25tik 2019/07/14ra.

 

Liburuak jaso

Liburuak etxean jasotzeko aukera izango dute, abuztuaren 26etik aurrera. Bidalketa gastuak 6€ izango dira, 90€ baino gutxiago erosketetan.

Etxean jaso nahi ez dutenek, liburuak ikastetxean jasoko dituzte ondorengo egun eta orduetan: 

Irailaren 4an, Seminario eraikuntzako 104 gelan (parkingetik sartuta), 10:00tik 13:00etara eta 18:00tik 19:00ra.

 

Baldintza orokorrak

10 eguneko epean egindako erosketen itzulketak Elkar-ek onartuko ditu baldin eta erosketaren agiria aurkezten baldin bada eta liburuak ez baldin badaude erabiliak, ez forratuak eta ezta markatuak ere.

Honetaz gain, ikasleak libururen bat falta baldin badu argitaletxean agortu delako edo berriro editatzen ari direlako, Elkar arduratuko da eskuartean duenean ikasleari ikastetxera bidaltzen.

Beherapenei dagokienean, alde batetik, eskolaurreko eta batxilergoko liburuak eta bestetik, lehen eta bigarren hezkuntzako liburu ez kurrikularrek, %5eko (legeak onarutako maximoa) jaitsiera izango dute. Besteek, aldiz, webgunean zehaztutako salneurria.

Azkenik, nahi duenik liburuen erreserba eta erosketa Bergara kaleko Elkar liburu dendan egin dezake, edo ondorengo posta elektronikoan: bergarakalea@elkar.eus