?

Berriak

Familia agurgarriak.

 

Ikasturte hasiera dela eta familia bilera egiteko data helarazten dizuegu. Irailaren 15ean (osteguna) arratsaldeko 18:00etan egingo dugu Seminario eraikineko 110 gelan (DBH 1) eta 202 (DBH 2) gelan.

 

Autoz bertaratzen bazarete, eraikinaren atzealdeko aparkalekuko sarbidea zabalik izango duzuela jakin ezazue. Bestetik norbaitek igogailua beharko balu 202 gelara igotzeko, aukera hori izango du.

 

Hemen ikus ditzakezu 2022/2023 Ikasturteko egutegiak:

 

Haur Hezkuntza (0-2 urte)

Haur eta Lehen Hezkuntza

DBH

Batxilergoa

 

22/23 IKASTURTEKO LEHEN EGUNAK:

 

0-2 urteko geletan irailaren 1etik 8ra egokitzapen astea izango da.

 

Haur eta Lehen Hezkuntzan irailaren 7, 8 eta 12an klaseak goizez bakarrik izango dira. 

 

DBHko aurkezpen eguna irailaren 7an izango da, ordu hauetan:

DBH 1 - 10:00etan

DBH 2 - 11:15etan

DBH 3 - 12:00etan

DBH 4 - 12:45tan

 

Batxilergoko aurkezpena irailaren 8an 10:00etan izango da.

 

Oharra: lehenengo egunean ez da garraiorik izango, egun horretan gutxi gora behera hiru ordu laurden egongo baitira ikastetxean.

 

Ikasturte berri on!

Hemen ikus dezakezu 22/23 ikasturteko tutoreen zerrenda:

 

Haur Hezkuntza

HH 0, 1, 2: Nagore Arrea                nagore@mlarramendi.com

                  Oihana Etxegarai          oihana@mlarramendi.com

HH 3: Maite Frías                    maite@mlarramendi.com

HH 4: Ane Iturriza                   ane@mlarramendi.com

HH 5: Laura Rodríguez           laurarodriguez@mlarramendi.com

 

Lehen Hezkuntza

LH 1: Hegoa Urraca                  hegoa@mlarramendi.com

LH 2: Maitane Allua                  maitane@mlarramendi.com

LH 3: Juanma Uribarrena        juanma@mlarramendi.com

LH 4: Arantxi Murgiondo         arantxim@mlarramendi.com

LH 5: Iñaki Alzibar                     ialzibar@mlarramendi.com

LH 6: Marta Vélez                      marta@mlarramendi.com

 

Bigarren Hezkuntza

DBH 1: Iratxe Loidi                iratxeloidi@mlarramendi.com

             Jon Cortés                  jon@mlarramendi.com

            Aitziber Zaldua          aitziber@mlarramendi.com

2B: María Aguirre                   maguirre@mlarramendi.com

2D: Klara Etxarri                     klara@mlarramendi.com

3B: Raquel Díaz                      raquel@mlarramendi.com

3D: Ainhoa De Andrés           ainhoa@mlarramendi.com

Diber. 3: Txefran Vilariño      txefran@mlarramendi.com

4B: Garazi Urraca                   gurraca@mlarramendi.com

4D: Uxoa Etxarri                     uxoa@mlarramendi.com

Diber. 4: Sonia Cisneros        soniacis@mlarramendi.com

 

Batxilergoa

1B: Maider Ramos             maider@mlarramendi.com

1D: Arantxa Izagirre          arantxai@mlarramendi.com

2B: Iñaki Altuna                 ialtuna@mlarramendi.com

2D: Ane González             anegonzalez@mlarramendi.com

Aurten ere, ikastetxeak liburuak online bidez erosteko zerbitzua eskainiko du.

Liburuen eskaera http://ikastetxeak.elkar.eus/larramendi webgunearen

bidez egingo da.

 

Eskaera egiteko, ondorengo pausoak jarraitu behar dira:

1. Ikasturtea aukeratu.

2. Adierazi zein liburu erosi nahi dituzun.

3. Zure datuak idatzi.

4. Eskaera bukatu.

 

Pausu hauek egin ondoren, liburuen eskaera bukatu ahal izateko, erosketaren zenbateko osoa ordaindu. Faktura behar izanez gero, eskatu besterik ez duzu, bestela, ordainagiria emango zaizu.
Internet bidezko eskaera ondorengo epeetan egiteko aukera izango duzu: 2022/06/29tik 2022/07/17ra.


Liburuak jasotzeko bi aukera daude:
- Etxean: Banaketa abuztuaren 15etik aurrera egingo da emandako helbidean.
Bidalketa gastuak 6 € izango dira, 90 € baino gutxiagoko erosketetan.
- Ikastetxean: Liburuak irailaren 2an banatuko dira Seminario eraikineko 104
gelan (sarrera parking-etik), 10:00etatik 13:00etara eta 18:00tatik 19:00etara.

 

Baldintza orokorrak:
10 eguneko epean egindako erosketen itzulketak elkar-ek onartuko ditu baldin eta erosketaren agiria aurkezten baldin bada eta liburuak ez baldin badaude erabiliak, ez forratuak eta ezta markatuak ere.
Honetaz gain, ikasleak libururen bat falta baldin badu argitaletxean agortu delako edo berriro editatzen ari direlako, elkar arduratuko da eskuartean duenean ikasleari ikastetxera bidaltzen.
Beherapenei dagokienean, alde batetik, eskolaurreko eta batxilergoko liburuak eta bestetik, lehen eta bigarren hezkuntzako liburu ez kurrikularrek, %5eko (legeak onartutako maximoa) jaitsiera izango dute. Besteek, aldiz, webgunean zehaztutako salneurria.

Azkenik, nahi duenak liburuen erreserba eta erosketa Bergara kaleko Elkar liburu dendan egin ditzake, edo ondorengo posta elektronikoan: bergarakalea@elkar.eus

2021-2022 ikasturtean, aurreko ikasturteetan izandako eragozpenak gaindituz,  Donostiako Udalzaingoaren eskutik, Lehen Hezkuntza 6. mailako ikasleek Bide Hezkuntzako saioa jaso ahal izan dute. 

Oinez, txirrindan... nola ibili behar dugun eta nola jokatzen dugun hausnartu da. Gure jokabide desberdinek sor ditzazketen erantzunak jorratu dira. 

Ekainean berriro elkar ikusteko hitzordua dugu; orduan, bidegorrietan zehar txirrindaz egun osoan zehar ibiliko gara. Elkarlan ederra eta eskertzekoa Larramendi eta Donostiako Udalzaingoaren artekoa.

 

 

5. mailako ikasleak BEHORIA GARBIA proiektuarekin oso motibatuta daude. Proiektu honen helburua, ingurumena zaindu eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa garatzea da. Ikasleek 3R-rekin (murriztu, berrerabili eta birziklatu) lotutako 3 erronka bete behar ditu Oriako jaitsiera ibaia garbituz egiteko.

1. erronka jada bete dugu! Bertan, material eskolarra eta apaingarriak egin behar zuten ikasleek Haur Hezkuntzarako jolasak eta portalapiz-ak egin dituzte.

ARTISTAK!

 

 

LMH 5 eta 6. mailako ikasleak Markel Eizagirreren gidaritzapean Bertsolaritzan erabat murgilduta daude; gaiak, oinak, errimak, doinuak... Euskaran sakontzen.

 

 

HH eta LHko ikasle-irakasleok Santa Ageda festaren ohitura zaharrari heldu eta guztion artean kopla ospetsuak abestu ditugu.

Zorion etxe hontako denoi... ..🎼🎶🎵🎶