tel. 943 21 39 22

Berriak

Bekak eskatzeko jarraibideak

18/19 IKASTURTEAN BEKA JASO DUTENEK

 

1. Eskaera formularioa beteta bidaliko zaizue.

2. Inprimakiaren atzeko aldean azaltzen den helbide elektronikoan sartu, datuak ondo daudela ziurtatu eta bertan azaltzen den berifikazio kodea sartu behar duzue.

3. Era honetan, eskaria egina gelditzen da.

4. Ez duzue inprimakia inprimatu eta eskolara ekarri behar.

 

GAINERAKO IKASLEEK

 

Eskaera egiteko 3 aukera dituzue:

 

Aukera 1.- ESKAERA TELEMATIKO OSOA. Era honetan egiteko, sinadura elektronikoa izan behar duzue. Familia bakoitzak internet bidez www.hezkuntza.net orrialdean eskaera egin dezake. Bide hau aukeratzen duenak, ez dauka Ikastetxera etorri beharrik agiri edo antzekorik entregatzera. 

 

Aukera 2.- ESKAERA TELEMATIKO EZ-OSOA. Familia bakoitzak internet bidez www.hezkuntza.net orrialdean eskaera egin dezake. Ondoren orria inprimatu, datuan ondo aztertu, osatu eta sinatu ondoren, Ikastetxera ekarri behar duzue eskatzen zaizkizuen agiriekin. Kontutan izan bide hau aukeratzen duzuenok: eskatutakoa Ikastetxean entregatzen ez baduzue, eskari horrek ez du inolako baliorik izango.

 

Aukera 3.- Eskabide telematikoa egiteko aukerarik ez daukan familiak, Ikastetxeko idazkaritzan egin dezake tramitazioa.