tel. 943 21 39 22

Berriak

Danborradan parte hartzea

Ikasturte berrian murgildurik, heldu da jada, 2020ko Manuel de Larramendi Ikastetxeko Haur Danborradaren antolakutza eratzen hasteko garaia.

Haur Danborrada honetan parte hartzea nahi dutenek, hiru bide ezberdin erabili ditzazkezue:

Zuen baimena, urriaren 24 (osteguna), aurretik tutoreari heleraraziz.

Bigarren bidea, https://forms.gle/qbHGwRmMousmP2GM8 esteka erabiliaz izango da.

Eta hirugarren bide bat ere eskeintzen dizuegu, ampa@mlarramendi.com email helbidera baimena bidaliz ahalegia.

 

Lerro hauek ere aprobetxatuz, gure Danborrada honek dituen lekuak agertu nahi dizkizuegu:

 

DANBOR NAGUSI BAT: LH 6. mailako ikaslea (neska ala mutila).

ABANDERADUN BAT: LH 6. mailako ikaslea (neska ala mutila).

11 KUPELARI:  LH 2. mailako ikasleak (neskak).

7 GASTADORE: LH 2. mailako ikasleak (mutilak).

25 DANBORRERO: LH 4. mailako ikasleak* (neskak zein mutilak).

       * lekuak soberan baleude L H 3. mailakoekin osatuko genituzke.

DANBORREROen KABOA: Danbor joleen artean hautatua.

37 KUPELJOLE: LH 6. mailako ikasleak* (neskak zein mutilak).

       * lekuak soberan baleude L H 5. mailakoekin osatuko genituzke.

KUPELJOLEen KABOA: Kupel joleen artean hautatua.

12 URKETARIAK: L H 6. mailako ikasleak* (neskak zein mutilak).

       * lekuak soberan baleude L H 5. mailakoekin osatuko genituzke.

DANBOR NAGUSI “ordezko” bat (L H 5. mailakoa) ere aukeratua izango da, Donostia Festak Udal erakundeak ala eskatzen bai du; eta aukeratutako hau izango,  2021ean gure Danborrada honen Danbor Nagusi lanak beteko dituenak.

 

2020ko gure ikastetxeko Haur Danborradan parte hartzaileen behin behineko zerrenda, web orrian urriaren 30ean argitaratuko dugu.

 

Argitaratutako zerrendan, aldaketak egin beharko balira, parte hartzailei, lehen entseiuan jakinaraziko zaizkie moldaketa hoien berri. Bolondresak aurkitzen ahaleginduko gara eta aukeratu behar diren kasuetan ikasleen ugaritasuna haundia balitz, zozketa bidez egingo ditugu aukeraketak. Hirugarren entseiurako postu denak kokatuak eta zehaztuak egotea da gure asmoa.

 

Oraingoz, besterik gabe, jaso gure agurrik beroenak:

 

LARRAMENDI IKASTETXEKO GURASOEN ELKARTEKO HAUR DANBORRADAren BATZORDEA.