tel. 943 21 39 22

Berriak

Larramendi txirrindan Donostian zehar

 

Ekainaren 18an, aurtengo ikasturtean beste behin, Larramendi Ikatetxeko 6. mailako ikasleak “Bizikletan gure hirian zehar” programa gauzatu zuten.

 

Programa honekin, txirrindaz gune ezberdinetan ibiltzen ikasten da; bidegorrietan, oinezko eta txirrinden gune partekatuetan, kaleetan…

 

Txirrinda garraio ibilgailua denez, zirkulaziorako araudiak eta gomendioak ikasten dira eta era berean beste ibilgailuekin ere eremuak partekatzen dira. Programa praktikoa eta asko ikasteko aproposa.

 

9:15 inguruan abatuz, Heriz paseabidea, Antigua eta Benta Berriko kaleak, Ibaeta, Lugaritz, Morlans, Amara, Erriberak, Gros, Paseo Berria, Alde zaharra, Kontxa, Haizeen Orrazia… besteak beste dira zeharkatzen diren lekuak. Hiru ordu luze taldean. Ikasgai praktiko paregabea.

 

Programa hau gauzatzeko, Donostiako Udalzaingoaren laguntza ezinbestekoa da. Eskeintzen diguten babesa, gida, ziurtasuna, jakinduria… apartak dira. Raquel eta Angelen lana estimatzekoak dira eta lerro hauetatik luzatzen diegu beraiei gure eskertza.

 

Programa honen hasiera 2013-2014 Ikasturtean kokatzen da eta Larramendi Ikastetxea izan zen aintzindaria. Garai hartan hasi genuen ibilbidea gaur egun Donostiako ikastetxe askotara zabaldu da.