tel. 943 21 39 22
?

Berriak

Mikroantzekia DBH 1

Atzo DBH 1. mailako ikasleek “Orekatu” bullyingari buruzko mikroantzerkia ikusi zuten. Amaia Ruiz de Galarreta eta Barbara Rivas aktoreek gazteei arazo honi buruz hausnartzea eragin zieten euskarazko 15 minutuko mikroantzerki baten bidez.

 

Horretarako, aktoreak Miren eta Ane pertsonaietan bilakatzen dira. Haien eskola garaian, Miren oso gaizki portatu zen Anerekin eta, nahiz eta urte asko pasa diren, Ane oraindik minduta dago eta erantzun bila dabil. Pertsonaia hauen bitartez, gazte eta ume askok eskoletan bizitzen dituzten eraso fisiko eta hitzezkoari buruz hitz egin zuten eta agresio horiek etorkizunean izan dezaketen eragina erakutsi zuten. Antzerkia ikusi ondoren, ikasgelan bertan tailer bat egin zuten.

 

Tailerrean eskola-jazarpen eta konfinamenduan bizitutakoaz hausnartu zuten, arazoa modu parte-hartzaile eta dibertigarri baten bidez landuz. Eskerrik asko Amaia eta Barbara!

 

Argazkiak