tel. 943 21 39 22

Gure eskaintza

Bigarren Hezkuntza

DBH, ikaslearentzat, aldaketa etapa da, bai bere garapen petsonalean, baita giza arloan ere. Honek, formakuntza akademikoa eta, aniztasunaren arreta uztartzea behartzen gaitu. Gainera, ikasleei aukera ezberdinak eskaini behar dizkiegu, beraien askatasunaz, arduraz, eskubideaz eta betebeharraz jabetzeko. Hau guztia, beraien ikasketa prozesuan familiekin bat eginez.

Gaitasunean oinarritutako heziketa integralaren bidez, gure ikaslea ezinbesteko gaitasun batera iristen da, gizarteratzeko edota Batxilergoko ikasketak egiteko.

Helburuak

Ikasteko eta lan egiteko ohiturak garatzea.

Ikasleak lagundu beraiek askatasunez eta berdintasunean beraien etorkizun akademikoa aukeratzeko.

Gaitasunak modu integral batean garatzea.

Autonomia, ardura, eta izaera kritikoa bultzatzea.

Balore kristauak ezagutu, baloratu eta errespetatzea.

Bizikidetzarako eta arazoen kudeaketarako gaitasunak lortzea.

Metodologia

Lan kooperatiboa:

Gaitasun kooperatiboa garatuz eta taldeko kideen laguntza bultzatuz. Ohiko ebaluazioaz gain, autoebaluazioa eta taldeko kideen koebaluazioa erabiliz.

Proiektuak:

Ikaslea edukiak lortzeko prozesuan inplikatuz, ikasteko modu aktibo eta funtzional baten bidez.

IKT:

Gai ezberdinetan proiektuen eta EVA bidez gaitasun digitala lantzen da.

Eleaniztasuna:

Bigarren Hezkuntzako etapan bi eredu daude B eta D. Gai batzuk ingeleraz ematen dira eta bestalde, Frantseseko aukerakoa eskaintzen dugu.

Tutoretza plana eta kurrikular aniztasuna:

Tutoretzan ikasleek (12tik -16 urtera) balore batzuk indartu behar dituzte, hau da, jarrera, solidaritatea, autoestimua… Bestalde, bere etorkizun akademikoan ere laguntzen diegu.