Ikastetxeak goizeko 7:30ean irekitzen ditu bere ateak, bertan familiei harrera zerbitzu bat eskainiko zaie klaseak hasi aurretik beraien seme alabak bertan utzi ditzaten. Harrera zerbitzua 7:30etatik 8:45tara da.
Zerbitzu hau Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleei eskaintzen zaie, Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak (0, 1 eta 2 urteko haurrak) goizeko 7:30ean sartzen direnez ez zaie zerbitzu hau eskaintzen.
Zerbitzu honetako arduradun edo langileak zentroko profesionalak dira.