tel. 943 21 39 22

Gure eskaintza

Lehen Hezkuntza

Haur Hezkuntzako metodologia jarraituz, etapa honetan ikasleak bere heldutasuna eta autonomia garatzen du. Horri esker, behar dituen ezagutzak lortzen ditu, esaterako, taldeko lana, ulermena eta erabakiak hartzea. Lantzen diren metodologia guztietan, ikaslea da ikasketa prozesuan protagonista, teknologia berrien laguntzaz.

Helburuak

Ikaslearen heziketa integrala lortzea.

Balore kristauak, ezagutu, baloratu eta errespetatuz.

Bizikidetzarako, eta arazoen kudeaketarako gaitasunak lortzea.

Autonomia eta ardurak bultzatzea.

Gaitasun guztiak eremu ezberdinetan eta modu bateratuan erabiltzea.

Gaitasun metematikoa eta linguistikoa ezagutu beraien eguneroko bizitza ulertzeko eta baloratzeko.

Sormena garatzeko.

Metodologia

Proiektuen bidezko metodologiak:

Ikasleak bere gaitasun ezberdinak garatzeko ikasketa prozesuan inplikatzeko.

Ikasketa kooperatiboa:

Gaitasun kooperatiboa garatuz eta taldeko kideen laguntza bultzatuz.

Matematika Formakuntza:

Helburua oinarrizko konpetentziak lortzea da, Luis Pereda matematika metodoaren bidez.

Eleaniztasuna:

Euskara ikasleak erabili behar duen hizkuntza da. Gainera, 5 LHtik aurrera Natur eta Gizarte Zientzia gaia ingeleraz emanten da.

Bizikidetza plana

Bizikidetza plana

Belaunaldiarteko proiektua:

Erakunde ezberdinekin elkarlanak eginez, esperientzia trukaketa eginez ikasteko.

1x1 proiektua

Lehen Hezkuntzan ikasketa ibilbidean zehar teknologia berriak (IKT) gelan eskura dituzte. 5. mailatik aurrera aipamen berezia lortuz, izan ere, ikasle bakoitzak bere ordenagailua baitu.