tel. 943 21 39 22

Ikastetxea

Plan estrategikoaren ildo nagusiak

Etorkizuna elkarrekin osatuz

Elikel Fundazioa osatzen dugun ikastetxeok (Larramendi, Iraurgi, Ama Guadalupekoa eta San Miguel) plan estrategiko bat garatu dugu datozen lau urteei begira 2019-2022.

Aipatutako zentroetako zuzendaritza taldeok hausnarketa sakon bat gauzatu dugu gure eskolen etorkizuna diseinatzeko. Formazio saioak Isabel Fernandez Hidalgoren (IFH Consulting) gidaritzapean egin ditugu, eta bertan gure helburuak mahai gainean jarri eta emaitza akademikoekin lotutako ekintzak garatu ditugu: esparru pedagogikoaren berrikuntza, zentroen kudeaketa eta gure giza baliabideak.

Irakasleen lau klaustroek hartu dute parte lanketa honetan eta hausnarketa hauetatik garatu dira 2022 urterako bete nahi ditugun erronkak:

1. erronka: Aitortza jasotako zentroa eta ezaguterraza izatea bai arlo akademikoan bai eta giza arloan ere.

2. erronka: Pertsona osoak eta beteak formatzea.

3. erronka: Kudeaketa aurreratua duen eredua bermatzea.

4. erronka: Afektiboki positiboak diren pertsonak eraginkortasunaren bermea.