tel. 943 21 39 22

Ikastetxea

Xedea, ikuspegia, baloreak

Gure xedea

Donostiako Antigua auzoan gaude eta etapa guztietarako hezkuntza eskaintzen dugu, hau da, 0 urtetik hasi eta 18 urtera bitartekoa. Ikastetxearen helburua pertsona gizatiarrak, eleanitzak, kritikoak eta solidarioak prestatzea da, gizartean eragiteko eta berau hobetzeko gai izan daitezen euren garapen pertsonalean zein profesionalean beharrezko konpetentzia hauek guztiak eskuratuz.

Gertutasunetik eta tratu pertsonalean zein familiekiko elkarlanean oinarrituz, ikasleen aniztasunari erantzuten diogu. Ikaslea ikaskuntza prozesuaren erdigunean dago eta bera da prozesuaren ardatz, eta sostengua ematen dioten oinarriak honakoak dira: kristau baloreei begiratzen dien hezkuntza, metodologia parte-hartzaileak, etengabeko berrikuntza eta gizartearekiko konpromisoa.

Gure ikuspegia

Pedagogia metodo parte-hartzaile baten bitartez egiten dugu lan, eta bertan ikaslea dago ikaskuntza prozesuaren erdigunean; bere autonomia, erantzukizuna eta heldutasun pertsonala estimulatuz. Horretarako, teknologia digitala txertatzen dugu ikasgeletan, ikaskuntza prozesuaren lan tresna gisa. Zeregin hau aurrera eraman ahal izateko, misio honekin konprometituta eta trebatuta dagoen irakasle taldearekin kontatzen dugu.

Gure baloreak

  • Gertutasuna
  • Profesionaltasuna
  • Berrikuntza
  • Gizartearekiko konpromisoa
  • Ikaslea erdigunean