Home Aurkezpena
Manuel de Larramendi Ikastetxea

 

 

 

XEDEA

 

  • Elizbarrutiaren itunpeko Ikastetxea gara urte 1etik 18 urtera arteko ikasketa mailak eskaintzen ditugu.
  • Familia eta ikasleengandik oso gertu gaude.
  • Gure lehentasuna, ikasle bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuz, kristau eta giza balioetan sendoa den hezkuntza ematea da.
  • Donostialdean kokatuak gaude eta euskararen aldeko apustu serioa geure egin dugu, eta baita gure inguruaren partaide izatearena ere.
  • Ikasleen giza-gaitasun eta gaitasun akademikoaren garapenaren konpromisoa dugu. Inguru eleanitza, malgua, egoera eta behar berrietara egokitzeko ahalmen eta asmo osoz gaude.

 

ETORKIZUNA

Donostialdean Zeresana duen Ikastetxea izan nahi dugu

 

  • Berezko estiloz, familia eta ikasleenganako gertutasunaz, kalitatezko ikasketa eskaintzen dugu
  • Gure lehentasuna, balioetan oinarritutako irakaskuntza da
  • Heziketa eleanitzaren aldeko apustu serioa egin dugu
  • Gure apustua, berrikuntzen eta ingurumenari errespetuaren aldekoa da: teknologia berriak erabiliz eta une orotan gizarteak eskatzen dituen aldaketetara egokituz beti ere iraunpena begiratuz.

 


BALOREAK

 

ERRESPETUA

Norberarekiko – Besteekiko - Inguru eta ingurugiroari

KIDETASUNA

Konfidantzan oinarritutako bizikidetzarako giroa sortu

Helburu bateratu bati erantzunez, taldeko lan kooperatiboa

ELKARTASUNA

Besteen egoera kontuan izan eta enpatizatzen saiatu

AHALEGINA

Gure helburuak lortzeko gure jokabidearen eragilea

Lanean eta beronen azterketan dugun iraunkortasuna, elkartearen iraupenari begiratuz

ALAITASUNA

Garenaz, egiten dugunaz eta inguratzen gaituenaz gozatzea

 

Hizkuntza

Basque (Euskara estandarra)Español (spanish formal Internacional)
Kristau eskola

Unic