?
Larramendi Ikastetxea

Larramendi bidea: Maitatu, ulertu, hobetu.
Gauzak egiteko beste modu bat

BATXILERGOA (16-17)

Maitatzea-inklusioa

Etapa honetako ikasleak ikastetxean egingo duten formakuntzaren azken mailetan daude. Heldu izatera iristen ari dira eta hauei dagokie inoiz baino gehiago inguruari begira egotea. Horregatik, “Ganbara” izeneko ikasketa-zerbitzu proiektuan, batxiler 1eko ikasleek bi ordu emango dituzte astero Donostialdeako elkarte ezberdinetan lanean. Inklusioa, eskolatik kanpora ere eraiki behar den zerbait da.

Gure helburua komunitateko kideen arteko harremanak zaindu eta guztiok gure tokia dugula gauzatzea, inklusioa bermatuz. Aldi berean, helduarora bilakaera gertatzen ari zaien honetan maitasuna jaso behar dute beraien bakantasunean, etorkizuna eraikitzeko ingurukoek bidelagun izan behar dugularik. Inoiz baino gehiago entzun behar dugu bakoitzaren ahotsa eta iritzia, barnera begiratzea funtsezkoa baita ziklo honetan.

Ulertzea-transferentzia

Maila hauetan ikasleek ulertzea sakontasunez burutzen duten prozesua da. Goi mailako ikasketetara edota lan mundura bideeratzen ditugu gure ikasleak. Horregatik orain lantzen dituzten gaitasunak bereziki izango dira erabilgarri egoera errealetan. Etorkizuneko profesionalak eta hiritarrak ari gara trebatzen, horregatik orain garatzen dituzten tresnak arlo profesionalean eta orokorrean bizitzan aplikatzea da helburua, ikasitakoaren transferentzia eman dadin. Gainera, ikasle gehienek unibertsitateko sarbide froga egin beharko dutenez, behar duten maila eskuratzeko bidelagun izan behar dugu.

Digitalizazioa, eleaniztasuna, talde lana eta ikasten ikastea ezinbesteko tresna izanik gaurko gizartean, etapa honek ikasleak errealitatean trebatzea du helburu.

Hobetzea-ahalduntzea

Maila hauetako ikasleek erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzte etapa amaieran. Horregatik, haien gustuen, gaitasunen eta emaitza akademikoen arabera etorkizuneko ikasketa edota lana aukeratzen joan behar dute. Prozesu honetan, orientazio prozesu pertsonalizatu batekin lagunduko ditugu.

Bide honetan garrantzitsua da euren burua ondo ezagutzea bere gaitasun eta zailtasunetan. Ikasketa arloan beren ahaleginei nola atera etekin handiena jakiteko, ikasketa teknika desberdinen erabileran jardungo dute. Honek etengabeko hobetze pertsonala ekarriko die.

Ikasleek euren ahotsa modu kritiko eta egokian entzunarazteko gai izango dira. Erabakien aurrean irizpide nahikoa izango dute egoki jokatzeko. Bai beren buruari dagozkienetan, hala nola taldeari ala gizarteari dagokienetan ere. Ikastetxea uzteko unean pertsona ahaldunduak izateko prozesu honetan, Ganbara proiektuak ere lagunduko die, boluntariotza lanak egiten dituzten elkarteetan ekintzak diseinatu eta aurrera eraman beharko baitituzte.

Irakurgaiak:

Dialogismoa

Dialogismoa

Irakasle-ekipoak

Proiektukako ikasketa

Proiektukako ikasketa

Ebaluazio formatiboa

Ikaskerta-zerbitzuak