tel. 943 21 39 22

Gure eskaintza

Haur Hezkuntza

(3 - 5 urte)

Haur Hezkuntzako bigarren zikloan ikasleek beraien izaera, eta beraien mundua ikusteko modua garatzen dute, beraien garapen integrala lantzea oso garrantzitsua baita. Ondorioz, eguneroko erronkei aurre egiten konfiantzaz ikasi.

Garapen kognitiboan ez ezik, gizarte enpatia, bizikidetza eta oreka emozionalaren garapenean ere, lan egiten dugu.

Eskolaren egutegia

Helburuak

Pertsona bakoitzak duen dimentsio ezberdinetan garapen integrala bultzatu.

Ikasiz disfrutatu, haur bakoitzaren erritmora egokituz.

Norberak bere burua aukera guztietan ikustea, besteekiko eta bere inguruko harremanak hobetzeko.

Ikaslearen autonomia eta komunikazio gaitasunak bultzatzea.

Irakurmena eta idazmenaren garapena.

Logiko-matematika gaitasunak lantzea.

Ikasketaren oinarriak diren sormena eta kuriositatea / ikusmina piztea.

Metodologia

Estimulazio goiztiar programak:

Helburua, haurra ulertzea, hitz egiten jakitea, bere mugimenduak kontrolatzea, bere emozioak kontrolatzea, gaitasunak garatzea eta autonomiaz erlazionatzea da.

Talde interaktiboak:

Ikasleek, talde eta espazio ezberdinetan, matematika, irakurmena, idazmena, plastika, joku sinbolikoa…

Eleaniztasuna:

Euskara da gelan komunikatzeko erabiltzen den hizkuntza . Gainera, ingelera gelako hainbat gunetan lantzen da.

Matematika formakuntza:

Gure ikasleei manipulagarria den materiala eskaintzen diegu, matematikak beraien eguneroko bizitzan daudela ulertzeko.