?
Larramendi Ikastetxea

Larramendi bidea: Maitatu, ulertu, hobetu.
Gauzak egiteko beste modu bat

Hezkuntza proiektua

Bizitzaren zentzuaren bilaketa.

Bizitzaren zentzuaren inguruko bilaketaren estimulazioa.

  • Pertsonei tresnak ematen dizkiegu euren bizitzaren zentzua bila dezaten. Hezkuntza integralak gizakiaren behar guztiei erantzun behar diela ulertzen dugu, hori dela eta, ikuspegi kristau batetik eta ebanjelioaren proposamenetik abiatuta, ikasleei tresnak eskaintzen dizkiegu euren existentziaren inguruan hausnar dezaten eta euren buruari galderak egiteko, modu honetan gizaki bezala zein espiritualki garatu daitezen.

  • Proposamen hau programazio curricularretan eta tutoretza ekintzetan presente dago, sakoneko esperientzien, justizia zein bakearekin loturiko esperientzien, garapen espiritualaren, eskainitako ikuspegi kristauaren eta abarren bidez. Horietaz gain, jarraipen pertsonalaren zein kristau bizitzaren hasiera eta sakontze jardueren bidez ere gauzatzen da.

  • Eremu zehatzak.

1)

Boluntariotza proiektuak.

2)

Proiektu solidarioak.

3)

Hausnarketarako espazioak.

4)

Hausnarketa ekintza erlijiosoaren, Jesusen pertsonaren eta Ebanjelioaren inguruan.

5)

Ikaskuntza, gizartearen transformazio soziala zein justizia arloak gauzatzeko.

6)

Heziketa barnekotasuna zein espiritualtasuna lantzeko.

7)

Pastoral taldea: Guk gizarteari egindako ekarpenak BEGIRADA bat eduki nahi du. Begirada hori Jesus da.

"Jesusen begiekin inguruari begira"

"Estar atentos... Erne"