?
Larramendi Ikastetxea

Larramendi bidea: Maitatu, ulertu, hobetu.
Gauzak egiteko beste modu bat

Hezkuntza proiektua

Pertsona ardatz

Ikasle bakoitzari akademikoki eta pertsonalki laguntzen diogu.

  • Pertsona bakoitza bakarra eta errepikaezina dela kontuan izanik, gure gertutasuna eskaintzen diogu bai gure ikasleei bai eta gure familiei ere, euren beharretara egokituz.

  • Pertsona bakoitzak arreta pertsonala, emozioen kudeaketa egokia gauzatzeko baliabideak eta ikaskuntza prozesuko bide ezberdinak aukeratzen lagunduko dion orientazio indibiduala behar ditu.

  • Gure hezkuntza ikuspegia ondoko eremuetan azalduta gelditzen da:

1)

Orientazioa: Orientazio departamendua psikologak, orientatzaileek eta pedagoga terapeutikoek osatzen dute. Larramendin orientazioa pertsona guztiei eman beharreko laguntza zein konpainia prozesu gisa ulertzen dugu, bere alderdi guztietan, prebentzioa eta bizitza osorako giza garapena indartzeko helburuarekin.

2)

Tutoretza plana.

3)

Aniztasunari eta heziketako behar bereziei erantzuna: TDAH diagnostikatutako ikasleak, dislexia, egokitzapen curricularrak, curriculumaren aberastea gaitasun altuko ikasleentzat...

4)

Protokolo bereziak: garapen afektibo-emozionalaren inguruko formazioa, bizikidetza hobetzeko eta eskola jazarpenaren prebentzioa gauzatzeko ekintzak...