tel. 943 21 39 22

Hezkuntza proiektua

Hezkuntza proiektua

Hezkuntza eskaintzen dugu ikaskuntza adierazgarriaren bidez.

  • Ikaslea bere ikaskuntza prozesuaren erdigunea da, bera da protagonista; bera da informazioa bilatzen duen, datuak kontrastatzen dituen, diseinatzen duen eta sortzen duen eragile aktiboa.

  • Metodologiari dagokionez, zenbait apustu nagusi gauzatzen ditugu. Elkarlanean diharduten proiektuen bidez egiten dugu lan, eta hauen bitartez ikasleak autonomia garatzen du eta elkarlanean lan egiten ikasten du. Teknologia digitala oinarrizko tresna da ikasleen eguneroko lanean; modu honetan, ikasleek ezagutu nahiz egoki erabiltzen jakin beharreko komunikazioari eta arlo digitalari lotutako konpetentziak garatzen ditugu. Hiritartasunari zein ekimenari dagozkion konpetentziak, berriz, gizarte zein zerbitzu izaerako proiektu parte-hartzaileen bitartez lantzen ditugu.

  • Aipatutako metodologiak lantzen ditugun arlo zehatzak:

1)

Estimulazio goiztiarra hasierako etapan (Haur Hezkuntza).

2)

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (inteligentzia anitzak, erronkak, belaunaldien arteko proiektuak, ikaskuntza-zerbitzua...)

3)

Ikaskuntza kooperatiboa eta eleaniztasuna.

4)

Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa, autoebaluazioa eta koebaluazioa.

5)

Gamifikazioa eta digitalizazioa: Google-en tresna ezberdinen erabilera eta Chromebookak Lehen Hezkuntzako bosgarren mailatik hasita.